Gizartea -

Abuztuaren 21etik 29ra

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak operatibo berezia ezarriko dute Bilboko 'ez jaietan'

Abuztuaren 21etik 29ra artean izango da indarrean, hau da, Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusia ospatuko zen egunetan.

2021ean, 2020an bezala, ez da ospatuko Bilboko Aste Nagusia. Argazkia: EFE.
2021ean, 2020an bezala, ez da ospatuko Bilboko Aste Nagusia
2021ean, 2020an bezala, ez da ospatuko Bilboko Aste Nagusia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak bilera egin dute astearte honetan Bizkaiko hiriburuko Udaletxean; helburua izan da abuztuaren 21etik 29ra artean, hau da, 2021eko Bilboko Aste Nagusia ospatuko zen egunetan, garatuko dituzten ekintzak eta operatiboa planifikatzea.

Polizia Koordinazioko Urteroko Batzordearen topaketak Juan Maria Aburto Bilboko alkatea izan du buru; bertan, osasun-egoera, covid-19a prebenitu eta kontrolatzeko araua eta segurtasunaren egoera izan dituzte aztergai. Bilera hori urtero egiten dute garai honetan, bi poliziek elkarrekin egiten duten lanaren testuinguruan.

Bi aldeen ordezkariek adierazi dutenez, "polizia-prebentzioaren zeregina behar bezala gauzatzeko, ezinbestekoa da informazioa eta irizpideak trukatzea". Hilaren 21etik 29ra bitartean, ahaleginduko dira saihesten "jendetzak eta osasuna arriskuan jar litzaketen gizalegearen kontrako portaerak". Agenteek delitu-ekintzak prebenitu eta zigortzeko egingo dute lan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Juan Maria Aburto Gaurko titularrak Eguneko albisteak