Gizartea -

Koronabirusa

Positiboak egonkor mantendu dira Nafarroan, baina ospitaleetako egoera gehiago tenkatu da

104 pertsona daude Osasunbideko erietxeetako gela arruntetan (bezperan baino bat gehiago), eta 27 gaixo daude larri (aurreko egunean baino bi gehiago).

Hainbat pertsona Iruñeko taberna bateko terrazan. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona Iruñeko taberna bateko terrazan.
Hainbat pertsona Iruñeko taberna bateko terrazan. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan bezperako datua errepikatu da ia (152), eta kasu kopuruen datuak egonkor jarraitzen du, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. 1617 proba diagnostiko egin dituzte, eta positibotasun tasa % 9,4an kokatu da.

Asteartean hautemandako positiboak duela astebete baino 77 gutxiago dira, eta duela 14 egun zenbatutakoetatik urrun daude (303 izan ziren). Intzidentzia-tasa metatuak, beraz, beherantz egiten jarraitzen du.

Eguneko datuen eboluzio positibo hori gorabehera, ospitaleetako presioa ez da arindu. Hala, 104 pertsona daude erietxeetako gela arruntetan ingresatuta (bezperan baino bat gehiago) eta 27 gaixo larri daude ZIUetan (astelehenean baino bi gehiago).

Zorionez, ez da inor hil azken 24 orduetan. Pandemia abiatu zenetik 1.210 lagun hil dira covid-19ak joata.

Tutera da, beste egun batez, kutsatze gehien zenbatu dituena; 24, hain justu. Sarrigurenen, bestalde, 11 atzeman dituzte. Zerrendan ondoren datoz Lizarra eta Barañain, zazpina positiborekin, eta Burlata, seirekin.

Horren aurrean, intzidentzia handiena duten herriotan birusa gehiago heda ez dadin, Nafarroako Gobernuak gaueko etxeratze-agindua eskatuko du berriz.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa