Gizartea -

Gipuzkoa

Elgoibarko gasolina zerbitzugune batean lapurreta egin dute pistola batekin mehatxu eginda

Gertakaria astearteko 05:30ean izan zen. Ertzaintza segurtasun kamerek grabatutako irudiak aztertzen ari da lapurra identifikatu nahian.

Lapurretan izan den gasolina zerbitzugunea. Argazkia: EITB Media
Lapurretan izan den gasolina zerbitzugunea.
Lapurretan izan den gasolina zerbitzugunea. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pistola batekin armatutako pertsona batek lapurreta egin zuen astearte goizaldean Elgoibarko (Gipuzkoa) gasolina zerbitzugune batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Iturrion arabera, gertakaria astearteko 05:30ean jazo zen. Gizonak pistolarekin mehatxu egin, eta kutxan zegoen dirua eraman zuen.

Ertzaintza segurtasun kamerek grabatutako irudiak aztertzen ari da lapurra identifikatu nahian. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Elgoibar Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak