Gizartea -
Koronabirusa
Covid-19ko beste bost positibo atzeman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Hala, lurraldeko egoitzetako 49 erabiltzaile daude, une honetan, koronabirusak kutsatuta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gipuzkoako Foru Aldundia eta DYA egiten ari diren PCR probetan, covid-19ko beste bost kasu atzeman dituzte lurralde historikoko adinekoen egoitzetan azken orduetan; hortaz, guztira, 49 kasu aktibo daude Gipuzkoako egoitzetan, une honetan.
Aldundiak jakitera eman duenez, zentro horietako erabiltzaile batek koronabirusa gainditu du, eta beste 24 Eibarreko eta Ordiziako erreferentzia-zentroetan daude, sartuta.
2020ko abuztutik, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako 728 erabiltzailek gainditu dute covid-19a, 160 hil dira koronabirusa zutela.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea