Gizartea -

Koronabirusa

Bost gazte, horietako hiru adingabeak, atxilotu dituzte Donostian desordena publikoengatik

Botilak jaurti omen dizkiete agenteei Parte Zaharrean. Adin nagusikoak epailearen aurrera eramango dituzte datozen orduetan.

Ertzaintzaren hainbat patruila Donostian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Ertzaintzaren hainbat patruila Donostian.
Ertzaintzaren hainbat patruila Donostian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16-21 urteko bost gazte atxilotu ditu Ertzaintzak bart desordena publikoen ustezko delitua egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bost atxilotuetako hiru adin txikikoak dira (bik 17 urte dituzte, eta besteak, 16), eta aske utzi dituzte, gurasoen zaintzapean, aginte judizialak noiz deituko zain. Bi adin nagusikoak, 21 eta 18 urtekoak, datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.

Gertakariak 03:00ak aldera jazo dira. Gipuzkoako hiriburuko "ez-jaiak" direla eta martxan jarritako neurri berezien baitan hainbat patruila Parte Zaharra zaintzen ari zirenean, San Jeronimo kalera heldutakoan, hainbat gaztek beirazko botilak jaurti omen dizkiete "behin eta berriz". Horietako batzuk identifikatu eta atxilotu ditu Ertzaintzak, desordena publikoak egotzita.

Eneko Goia, Donostian izandako istiluen inguruan: ''Batzuekin alferrik da''
Eneko Goia, Donostian izandako istiluen inguruan: ''Batzuekin alferrik da''
Eneko Goia, Donostian izandako istiluen inguruan: ''Batzuekin alferrik da''

1:37

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Ertzaintza Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostiako Alde Zaharra Koronabirusa Gazteak