Gizartea -
Hotzaldia Euskadin
Hotza eta elurra, berriz
Alerta naranaja ezarri dute berriro, izan ere tenperaturek behera egingo dute eta elur-kota itsas mailan kokatuko da arratsaldean. Egun hotzena asteazkena izango da.
Erredakzioa
Asteazkenean eguraldiak berdintsu jarraituko du. Noizbehinka prezipitazio txikia egingo du, bereziki mendebaldean eta elur-kota 0 eta 200 metro artean kokatuko da. Egunik hotzena izango da, tenperatura oso baxuekin eta elurra egin dezake edozein mailatan.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak elurrari dagokion alerta laranja ezarri du, izan ere, itsas mailan izango dugu.
Ostegunean, eguraldiak antzeko jarraituko du. Elur-kota goizaldean eta goizean goiz 0-100 metrotan egongo da, baina eguna aurrera joan ahala igotzen joango da, eta arratsaldean eta gauean 400-500 metrotan kokatuko da.
Nafarroako iragarpena antzekoa da, eta berriz ere edozein puntutan elurra egin dezake.
Errepide sare nagusia zabalik dago, baina arreta handiz gidatzea gomendatzen dute AP-68 autobidean Altuben, N-240an Barazarren eta N-1ean Etxegaraten.
Bigarren mailako errepide sarean, Araban, Herrerako eta Urduñako mendatea guztiz itxita daude, eta Gipuzkoan, Aritxulegikoa. Horrez gain, Araban kateak beharrezkoak dira Altube, Opakua, Bernedo, Salinas, Zaldiaran eta Kurtzetan.
Nafarroan berriz Belaguako mendatea itxita dagoelur jausien arriskua dela eta. NA-137 errepidea 47. kilometrotikaurrera dago trafikoari itxita, gutxienez, datozen 48 ordutan ezinizango da ibilgailurik igaro bertatik.
011 900 400 100