Gizartea -

Immigrazioa

Adingabeen aberriratzeak eten dituzte, behin-behinean, erabaki judiziala izan arte

Auzitegi Nazionalak errefusatu egin zuen Ceutan maiatzetik bidaiderik gabe dauden adingabeen itzulketak bertan behera uztea.

Adingabeak Marokora itzultzea. Argazkia: EFE.
Adingabeak Marokora itzultzea. Argazkia: EFE.
Adingabeak Marokora itzultzea. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiderik gabeko adingabeen aberriratzeak gelditu ditu Ceutak, epaileak horren inguruko erabakia eman arte. Horrela jakinarazi du gaur hiri autonomoko Gobernuak.

Iturri horien arabera, Ceutako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak 72 orduko kautelazko epea ezarri zuen aberriratzeak geldiarazteko, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari eta Fiskaltzari eskatutako informazio guztia jasotzeko, eta, orain, epaileak aztertu beharko du, ebazpena eman aurretik.

Halaber, asteazken honetan Auzitegi Nazionalak bidaiderik gabe dauden adingabeen aberriratzeak bertan behera uztea errefusatu zuen arren, Ceutako Administrazioarekiko Auzietako epaileak erabakia hartu arte itxaron behar dela azpimarratu dute.

Espainiako Auzitegi Nazionalak errefusatu egin zuen Ceutan maiatzetik dauden bidaiderik gabeko adingabeen itzulketak bertan behera uztea, nahiz eta Immigrazio eta Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Sarearen helegitea ebazteko eskuduntzat jo zuen bere burua.

Elkarte horrek helegitea jarri zuen Auzitegiko Nazionalean, Ceutatik Marokora itzultzea bermatzen duen Barne Ministerioaren "instrukzioa" dela eta; izan ere, adingabe horiek "Espainiako Estatuaren babespean zeuden, estatuko zein nazioarteko araudia bete gabe", eta itzulerak bertan behera uzteko eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Migrazioa Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Maroko