Gizartea -

Migrazioa

Pertsona bat atxilotu dute Beran (Nafarroa), legez kanpoko immigrazioa bultzatzea egotzita

Polizia-iturrien arabera, atxilotuak egoera irregularrean zeuden pertsona batzuk lagundu zituen Frantziako Estatura iristeko, Lizuniagako mugatik.

Lizuniagako bidea, Bera inguruan. Argazkia: Gilles Guillamot.
Lizuniagako bidea, Bera inguruan. Argazkia: Gilles Guillamot.
Lizuniagako bidea, Bera inguruan. Argazkia: Gilles Guillamot.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Lizuniagako mendi-lepoan, Beran (Nafarroa), legez kanpoko immigrazioaren eta tabako-kontrabandoaren aldeko ustezko delituak egotzita.

Espainiako Barne Ministerioak prentsa ohar baten bidez jakitera eman duenez, Irungo (Gipuzkoa) Atzerritarren eta Mugen Brigadako, Espainiako Poliziako eta Hendaiako (Ipar Euskal Herria) Aire eta Mugetako Poliziako agenteek elkarrekin parte hartu dute ikerketan.

Irungo polizia-etxeko ikerlariek ikusi zuten ibilgailu bat mugako pasaguneetan geldialdi ugari egiten ari zela, "trafikatzaileek etorkin irregularrak pasatzeko erabili ohi dituztenak", eta maiatzean soilik muga 28 aldiz zeharkatu zuela.

Frantziako polizia-kidegoa ere ikertzen ari zen gizona, Donezteben bizi den herritar bat, eta, horregatik, bilera batean adostu zuten Espainiako Poliziak bere ikerketaren edukia haien esku utziko zuela, Frantziako agenteek auzitegi baten babes judiziala baitzuten.

Zaintza-dispositibo bat ezartzea erabaki zutene eta, horri esker, jakin zuten, muga autoz zeharkatu ondoren, susmagarriak Baiona eta Bordele arteko trena hartzen zuela Nafarroara itzultzean ez zituen maleta handi batzuekin; guztira, 13 aldiz egin zuen bidai hori.

Horrela, abuztuaren 3an, Hendaiako Aire eta Mugetako Poliziak gizona atxilotu zuen Lizuniagan, Beran (Nafarroa) kokatutako mugan, "egoera irregularrean zegoen etorkin bat autoan eraman eta, gainera, 110 tabako-kartoi zeramatzala".

Atxilotua Frantziako espetxe batean dago, irailerako aurreikusita dagoen epaiketaren zain, Espainiako Poliziak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gipuzkoa Nafarroa Iparraldea EAE albisteak Delituak Baiona Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak