Gizartea -
Indarkeria zantzurik ez
Aita-seme batzuen hilotzak aurkitu dituzte Urduñako etxebizitza batean
Senide batek aurkitu ditu gorpuak, astelehen honetan, 18:00ak aldera. Autopsiaren emaitzen zain daude, heriotzen arrazoia ezagutzeko.
Erredakzioa
Gizonezko baten eta haren semearen hilotzak aurkitu dituzte Urduñako etxebizitza batean, indarkeria zantzurik gabe, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Atzo aurkitu zituen gorpuak familiako kide batek, 18:00ak aldera, eta autopsiaren emaitzen zain daude, heriotzen arrazoia ezagutzeko.
Herrizaingo Saileko bozeramaile batek argitu duenez, adineko gizonezko bat eta haren seme heldua dira bi hildakoak, baina oraindik ez dute zehazki ezagutzen bi hildakoen adina.
Ertzaintzak ikerketa ireki du, gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea