Gizartea -

Istiluak

12 atxilotu eta Ertzaintzarekin istiluak Donostian, laugarren gauez

Ertzaintzaren iturrien arabera, atxilotutakoek objektuak jaurti, kontainerrak gurutzatu eta Alde Zaharreko hainbat erakusleiho puskatu dituzte.

Ertzaintza, Donostian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Ertzaintza, Donostian
Gaueko istiluen baitan, hainbat dendaren erakusleihoak txikitu dituzte Donostian

1:1

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi pertsona, horietako bat adin txikikoa, atxilotu dituzte igande goizaldean Donostiako Alde Zaharrean. Iragan ostegunetik izan dira istiluak, bertan behera utzitako jaien astean.

Ertzaintzaren iturrien arabera, goizaldeko 3:40 aldera jazo dira istiluak. Agenteen bertsioaren arabera, atxilotuek objektuak jaurti dizkiete. Gainera, kontainerrak gurutzatu eta erre dituzte, baita hainbat erakusleihotako kristalak hautsi ere. Gainera, hiru ertzain zauritu dira.

Eneko Goia alkateak, bere aldetik, Udalaren gaitzespen "irmoa" azaldu du sare sozialetan. Hala, idatzi du bart eragindako "kalte ugariek" ez dutela "ez hanka eta ez buru".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia argazkiak Donostia Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak