Itxi

2021/08/23

00:02

Gizartea

Pentsioak

Pentsioen murrizketak larriagotu egin direla salatuko dute gaur pentsiodunek

EITB MEDIA

Bilbon egingo duten manifestazioan, gainera, "argindarraren prezioaren igoera eskandalagarria" eta "bankuen komisioen gorakada" ere kritikatuko dituzte.

  • Pentsio duinen aldeko mobilizazioa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Pentsio duinen aldeko mobilizazioa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lortutako akordioaren ostean pentsioen murrizketak "larriagotu" egin direla salatuko du Pentsiodunen Mugimenduak astelehen honetan. "Gizarteari, oro har, eragiten dioten arazoak" ere kritikatuko ditu, besteak beste, "argindarraren eta oinarrizko beste energia batzuen prezioen igoera eskandalagarria" eta "bankuen komisioen gorakada".

Prentsa-ohar baten bidez jakinarazi dutenez, manifestazioa 12:00etan hasiko da Bilboko Moyua plazatik, eta, Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Areatzan amaituko da. Manifestariek prebentzio eta osasun neurri guztiak errespetatuko dituzte.

Pentsiodunen Mugimenduak gogorarazi duenez, helburua da azken urteetako "pentsioen murrizketak salatzea"; izan ere, "Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren akordioaren ondoren, larriagotu baino ez dira egiten".

Gainera, "pentsio publikoak, duinak eta nahikoak" eskatuko dituzte, Gizarte Segurantzako sistema publiko "kaudimendun" batek bermatu beharrekoak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;