Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibotasunak behera egin du Euskadin, baina gaixo larrien kopuruak gora egin du ZIUetan

Hain zuzen ere, aurreko balantzean baino bi paziente gehiago daude une honetan zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU). Bestalde, bi adineko hil dira covid-19arekin Gipuzkoako erresidentziatan, asteburuan.

Proba bat egiteko edo txerto bat jasotzeko zain dauden pertsonak. Artxiboko argazkia: Efe
Proba bat egiteko edo txerto bat jasotzeko zain dauden pertsonak. Artxiboko argazkia: Efe
Proba bat egiteko edo txerto bat jasotzeko zain dauden pertsonak. Artxiboko argazkia: Efe

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean, 363 kutsatze atzeman dituzte Euskadin, aurreko egunean baino 177 gutxiago, eta positibotasuna % 8,9ra jaitsi da. Hala ere, EAEko ospitaleetan gaixoen kopuruak behera egiten jarraitzen dute, baina horietatik 82 gaixo zainketa intentsiboetako unitateetan daude; bosgarren olatuko kopururik altuena da.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 50 positibo hauteman dituzte, Bizkaian 200 eta Gipuzkoan 106, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Hain zuzen ere, gaitza atzemateko 4.083 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta 363 positibo berri atzeman zituzten. Ildo horretatik, positibotasun tasa % 8,9ra jaitsi da (larunbatean % 10,3koa zen) eta 100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 434 kasukoa da. Ugalketa-indizea (R0), aldiz, 0,87an kokatu da.

Adin-tartearen arabera, gazteenak dira kaltetuenak; 20 eta 29 urte bitartekoen artean 1.168 kasuko intzidentzia-tasa metatua dago, 17 eta 18 urte bitartekoen atzetik, 1.413 kasu baitaude tarte horretan 100.000 biztanleko.

EAEko ospitaleetako egoerari dagokionez, 41 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo gela arruntetan (aurreko balantzean baino 10 gehiago), baina zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) 82 gaixo daude une honetan covid-19arekin (bi gehiago). Ondorioz, 265 pertsona daude guztira ospitalean.

Bi hildako Gipuzkoako erresidentziatan

Bestalde, bi adineko hil dira covid-19arekin Gipuzkoako erresidentziatan, asteburuan, Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Oiartzungo Petra Lekuona eta Irungo Ama Xantalen egoitzetan izan dira heriotzak.

Une honetan, 43 pertsona daude kutsatuta Gipuzkoako zahar-etxeetan. Asteburuan ez dute positibo berririk antzeman.

Bosgarren olatu hasi zenetik bederatzi adineko hil dira guztira.

Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek ez dute daturik eman.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo berriak Donostia bideoak Iruñea Euskal hiriburuak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak