Itxi

2021/08/23

19:29

Gizartea

Artea

Bilboko Arte Ederren Museoak Ibarrolaren "Guernica" horma-irudia izango du ikusgai urriaren 18tik aurrera

EITB MEDIA

Pintura-lana Pablo Picassoren "Guernica"-ren omenez sortu zuen 1997an, eta artistaren beste bi margolanekin eta zenbait dokumenturekin batera ikusteko aukera eskainiko du museoak.

  • "Guernica" horma-irudia, Agustin Ibarrolaren (1977)

    "Guernica" horma-irudia, Agustin Ibarrolaren (1977)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilboko Arte Ederren Museoak Agustin Ibarrolaren "Guernica" horma-irudia bereganatu eta ikusgai jarriko du urriaren 18tik aurrera. Pintura-lana Pablo Picassoren "Guernica" lanaren (1937) omenez eta garai hartan "Guernica Gernikara" ekartzea eskatzen zuen aldarriaren sinbolo gisa sortu zuen 1977an. Era berean, artistak berak egindako beste bi margolanekin eta zenbait dokumenturekin batera ikusteko aukera eskainiko du museoak.

Bilboko museoak azaldu duenez, obrarik garrantzitsuenetarikoa da 10 metroko luzera eta 2 metroko garaiera duen pintura-lana: "XX. mendeko euskal ondare artistikoaren obrarik garrantzitsuenetako bat berreskuratu da publikoarentzat". Gainera, horren garrantzi artistiko eta soziala azpimarratu du: "Horma-irudiak aukera ematen digu obra monumental honen ezagutza sortua izan zen testuinguru artistiko eta sozialean eguneratzeko, eta haren garrantzia ebaluatzeko".

Horma-irudia 300.000 euroko prezioan erosi dute, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak (museoaren hiru erakunde sortzaileak) egindako ekarpenarekin.

Bestalde, Ibarrolak egindako beste bi margolanekin eta zenbait dokumenturekin batera ikusteko aukera eskainiko du museoak. 1979an museoaren Areto Grisean egin zuen erakusketarako sortutako muntaketa bereziaren parte dira aipatutako bi koadroak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;