Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibotasunak eta ospitaleko presioak behera egin dute Euskadin

Hain zuzen ere, aurreko balantzean baino hiru paziente gutxiago daude une honetan zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU), eta 19 gaixo gutxiago ohe arruntetan (244).

Donostiako ospitalea. Artxiboko argazkia: Efe
Donostiako ospitalea. Artxiboko argazkia: Efe
Donostiako ospitalea. Artxiboko argazkia: Efe

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean, 505 kutsatze gehiago atzeman dituzte Euskadin, aurreko egunean baino 142 gehiago. Hala ere, gorakada horrek ez du eraginik izan positibotasunean, % 8,1era jaitsi baita; izan ere, 6.246 proba diagnostiko egin zituzten atzo, bezperan baino 2.000 gehiago. EAEko ospitaleen egoerak ere hobera egin du, gaixoen kopuruak behera egiten jarraitzen baitu, gaixo larrien kopuruak barne.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 60 positibo hauteman dituzte, Bizkaian 260 eta Gipuzkoan 178, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.

100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 426 kasukoa da, igandean baino zortzi kasu gutxiago. Birsorkuntza-tasa (R0), aldiz, 0,88an kokatu da.

Datuak adin-tarteak bereizita ikusiz gero, gazteenak dira kaltetuenak; 20 eta 29 urte bitartekoen artean 1.128 kasuko intzidentzia-tasa metatua dago, 17 eta 18 urte bitartekoen atzetik, 1.381 kasu baitaude tarte horretan.

EAEko ospitaleetako egoerari dagokionez, covid-19a dela eta, 50 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo gela arruntetan (bezperan baino bederatzi gehiago), eta zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) 79 gaixo daude orain (hiru gutxiago); gela arruntetan, guztira 244 pertsona daude orain.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo berriak Donostia bideoak Iruñea Euskal hiriburuak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak