Gizartea -
Erasoa Zornotzan
Zornotzan jipoitu zuten gazteak "oso larri" segitzen du, ZIUtik gela batera eraman badute ere
23 urteko lemoarrak koman jarraitzen du, baina gela batera eraman dute, "zainketa intentsiboetako unitatean ezin zaiolako besterik egin".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Alex uztailaren 25ean jipoitu zuten Amorebieta-Etxanon hogei bat gazteren artean, eta Gurutzetako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean egon da ordutik. Gela batera eraman dute orain, baina "oso larri" segitzen duela ohartarazi dute.
Europa Press agentziak familiaren inguruko iturriak aipatuta zabaldu duenez, ostiralean proba gehiago egin zizkioten 23 urteko lemoarrari, eta emaitza berdina izan da: burmuinaren bi aldeak oso kaltetuta ditu eta ez du hobekuntzarik izan.
Arnasteko ez du laguntzarik behar, baina koman jarraitzen du. Hala ere, gela batera eraman dute, "zainketa intentsiboetako unitatean ezin zaiolako besterik egin". Medikamentuak ematen dizkiote minari aurre egiteko.