Itxi

2021/08/26

10:53

Gizartea

hondartzak

Bainatzea libre da berriro Hondarribiko hondartzan

o.p. | eitb media

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du azken orduetan egindako analisietan baieztatu dela bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela eta, beraz, bainatzeko aukera zabalik da berriro.

  • Hondarribiko hondartza.

    Hondarribiko hondartza.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hondarribiko hondartzan bainua jada librea dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Izan ere, azken orduetan egindako analisietan baieztatu egin dute bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela. Ondorioz, kutsaduragatik jarritako bainatzeko debekua bertan behera utzi dute.

Osasun Sailak bainatzeko eremuetako Zaintza Sanitarioko Programa du abian hondartzen denboraldi osoan. Horren barruan sartzen dira uraren kalitatearen kontrol analitikoa, hondartzen inguruko egoera higieniko-sanitarioaren zaintza, uraren kalitatearen kontrol anaitikoa, gerta daitezkeen gorabeheren jarraipena eta emaitzen berri herritarrei ematea. Euskadiko hondartzen eta bainatzeko guneen etengabeko analisiek horien egokitasuna ziurtatzen dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;