Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Giro eguzkitsua eta tenperatura epelak abuztuko azken asteburuan

Eguraldi atsegina izango da nagusi Euskal Herri osoan. Igandean, pare bat gradu jaitsiko dira tenperaturak.

Kontxako hondartza. Argazkia: EFE
Kontxako hondartza
Kontxako hondartza. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo uda ezohikoa izan den arren, abuztuko azken asteburuak eguzkia eta 20º eta 28º bitarteko tenperaturak ekarriko ditu. Nafarroan egingo du bero gehien, larunbatean 29ºra iristeraino.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, giro udatiarra izango da nagusi larunbatean zehar. Goizean lanbroa eta lainoa sortuko da eta egunaren amaieran behe-hodeiren batzuk ager daitezke, baina egunaren gainerako orduetan oskarbi eta eguzkitsu egongo da denean. Tenperatura apur bat jaitsiko da eta kostaldean maximoak 23º-24 º ingurukoak izango dira, gainerako lekuetan 26º-28 ºkoak. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da larunbatean ere eta Arabako zenbait lekutan traba egin dezake.

Igandean, baina, lainoak espero ditugu. Igandean zehar, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak egongo dira eta eguna apur bat motelduko dute, hala ere, eguzki tarteak izango ditugu eta giroa argitsua izango da. Tenperatura pare bat gradu jaitsi daiteke. Baionan, merkurioa 23ºra irits daiteke; Donostian, ostera, 22ºra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Bai Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Baionako argazkiak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda Zuberoa Lapurdi