Itxi

2021/08/27

17:13

Gizartea

Koronabirusa

Nafarroako unibertsitateetara beste erkidego eta herrialde batzuetatik datozen ikasleei txertoa jarriko diete

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jarduera akademikoa segurtasunez abiatu nahi du Nafarroako Gobernuak neurri hori hartuta.

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak. Artxiboko argazkia: EFE

    Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak beste erkidegoetatik eta atzerritik ikastera etorriko diren ikasle unibertsitarioak covid-19aren aurka txertatzeko prozedura martxan jarriko du. Helburua, jarduera akademikoa segurtasun osoarekin jardutea da.

Txertaketa prozedura osasun arloko ikasleak txertatzeko otsailean erabilitakoaren antzekoa izango da. Unibertsitateek administrazio lana egin beharko dute, Osasun sailari txertatu beharreko ikasleen zerrenda helaraziz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kasuan, polikiroldegian bertan egingo da txertaketa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;