Gizartea -
Diagnostiko okerra egotzita
Osakidetza zigortu dute gizonezko bat bihotzekoak jota hil zela eta
Biktima zenbait aldiz joan zen anbulategira nahiz Gurutzetako Ospitalera baina ez zioten bihotzekoa antzeman. Gertakariak 2007an jazo ziren.
Erredakzioa
Osakidetza zigortu dute gizonezko baten heriotzaren ardura egotzita, bihotzekoak eman ziola garaiz antzeman ez ziotelako.
Gasteizko epaitegiaren ebazpenaren arabera, Osakidetzak 124.000 euro ordaindu beharko dizkie biktimaren seme-alabei. Biktima abokatu bizkaitarra zen eta gertakariak 2007ko maiatzean jazo ziren. Gizonezkoa hainbat aldiz joan zen anbulategira eta Gurutzetako Ospitalera, bularreko minarekin eta gonbitoak zituelako. Epaiak dio sintoma horiek ikusita, elektrokardiogama bat egin behar izan ziotela baina horrelakorik egin zutela eta, ondorioz, "diagnostikoa okerra" izan zela.
Gauzak horrela, eta "diagnostiko oker horren ondorioz", gizonezkoaren egoerak txarrera egin zuen eta 2007ko maiatzaren 8an, ebakuntza egiten ari zirela, hil egin zen.