Publizitatea
Itxi

2021/08/28

10:46

Gizartea

Istripua

21 urteko gizon leioar bat hil da Errioxan, trafiko istripuan

Agentziak| EITB MEDIA

Gazteak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. Beste bi pertsona zauritu dira istripuan, eta San Pedro Ospitalean daude.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

21 urteko Leioako gazte bat hil da gaur goizaldean, Santurdejon (Errioxa) izandako trafiko istripuan.

06:22an jazo da gertakaria, biktimak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera eta irauli egin denean. Beste bi pertsona zauritu dira istripuan, eta San Pedro Ospitalera eraman dituzte.

CEISeko suhiltzaileak, SERISeko Larrialdi Zerbitzuko langileak eta Guardia Zibila istripua gertatu den lekuraino gerturatu dira, baina ez dute lortu biktima artatzea.

Gaztearen amaldeko aitona Santurdejon bizi da, eta horregatik zihoan biktima bertara. Guardia Zibila istripuan gertatutakoa ikertzen ari da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;