Itxi

2021/08/28

23:31

Gizartea

Gipuzkoa

Dozenaka pertsona bildu dira Donostiako Parte Zaharrean, "Poliziaren errepresioaren aurka"

Agentziak | EITB Media

Parte Zaharra Aske! elkarteak deitutako manifestazioa 19:00ak aldera hasi da Konstituzio plazan, Donostiako Parte Zaharreko erdigunean. 'Errepresiorik ez! Alde Zaharra bizirik' lelopean, auzoa zeharkatu dute.

  • Manifestazioa Donostiako Parte Zaharrean, "poliziaren errepresioaren" aurka. Argazkia: EITB Media

    Manifestazioa Donostiako Parte Zaharrean, "poliziaren errepresioaren" aurka. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Dozenaka pertsonek manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean Donostiako Parte Zaharrean, "Poliziaren errepresioaren aurka". Izan ere, joan den astean istiluak egon ziren Ertzaintzaren eta herritarren artean.

Hain zuzen ere, covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko asmoz, gaur egun indarrean dauden osasun-neurriak betearazten ari ziren ertzainei objektuak bota zizkietenean hasi ziren istiluak. Gainera, kalte materialak eragin zituzten hiriguneko altzarietan eta dendetan.

Hala, Parte Zaharra Aske! elkarteak deitutako manifestazioa 19:00ak aldera hasi da Konstituzio plazan, Donostiako Parte Zaharreko erdigunean. 'Errepresiorik ez! Alde Zaharra bizirik' lelopean, auzoa zeharkatu dute.

Protesta istilurik gabe amaitu da. Auzoko kaleak zeharkatu dituztenean ondorengo mezuak entzun dira: "PSOE-EAJ zerrikeria bera", "Txakurrak kanpora" (Ertzaintzari erreferentzia eginez), "Gazteak gara, ez terroristak", "Soberan daude poliziak, ospitaleak falta dira", "Presoak kalera, amnistia osoa" edo "Polizia kanpora".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;