Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Larri zauritu da emakume bat Kanpezun, autoa bidetik irten eta zuhaitz baten kontra jota

08:00ak aldera gertatu da istripua. Suhiltzaileen lana beharrezkoa izan da emakumea autotik ateratzeko eta ondoren, Santiago Ospitalera eraman dute, Gasteizera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripu larria gertatu da gaur goizean A-2128 errepidean, Kanpezun (Araba) eta emakume bat larri zauritu da bere ibilgailua errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra talka egin ostean.

08:00ak aldera gertatu da ezbeherra eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute emakumea autotik ateratzeko. Bertatik ateratakoan, Osakidetzako helikoptero batek Gasteizko Santiago ospitalera eraman du, larri.

Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Trafiko istripuen biktimak Arabako Mendialdeko albisteak