Gizartea -

Zientzia eta Ikerketa

DNA bankuak EHUren segurtasun handiko laborategia estreinatuko du

Gasteizko Lucio Lascaray Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Zentroko laborategiak material biologikoen analisia behar dituzten ikerketak egitea ahalbidetuko du.

EHUko segurtasun handiko laborategia. (ehu.es-tik lortutako argazkia)
EHUko segurtasun handiko laborategia. (ehu.es-tik lortutako argazkia)
EHUko segurtasun handiko laborategia. (ehu.es-tik lortutako argazkia)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) zelulen hazkuntzan lan egiten duen segurtasun handiko lehen laborategia inauguratu du ostegun honetan. Laborategiak bide berriak zabalduko ditu bio-medikuntzaren arloan, eta bere lehen erabiltzailea unibertsitateko DNA bankua izango da.

Gasteizko Lucio Lascaray Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Zentroan (CIEA)  dagoen laborategiak arriskutsuak izan daitezkeen agente patogenoez kutsatutako materialen analisia ikertzea izango du helburu.

DNA bankua izango da lehena

Instalazioaren lehenengo erabiltzaileetako bat EHUren DNA Bankua izango da. Populazioaren zahartze prozesuaren ikerlanaren baitan, ikerketa bide berri bat osatzea helburu izango dutelarik.

Laborategia EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorreko (SGIker) partaidea da. Zerbitzu horrek, beren lanak errazteko asmoz, giza eta errekurtso teknikoak eskaintzen dizkie administrazioei eta enpresei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea