Gizartea -

Koronabirusa

LABI bilduta dago Euskadiko egoera epidemiologikoa eta indarrean dauden neurriak aztertzeko

Aurreko bileran, covid-19aren aurkako neurriei eustea erabaki zuen aholku-batzordeak, pandemiaren beheranzko joerak ez baitu "isla argirik" ospitaleen okupazioan.

Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku-batzordea (LABI), bilduta. Artxiboko argazkia: EFE
Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku-batzordea (LABI), bilduta. Artxiboko argazkia: EFE
Egoera epidemiologikoa eta indarrean dauden neurriak aztertzen ari da LABI

1:29

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku-batzordea (LABI) bilduta dago berriro, Euskadiko egoera epidemiologikoa eta asistentziala aztertzeko, eta koronabirusak eragindako pandemiari aurre egiteko gaur egun indarrean dauden neurriak moldatuko dituen ala ez erabakitzeko, 2021/2022 ikasturtearen hasiera dela eta.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 281 koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, hau da, bezperan baino 212 gutxiago. Beraz, azken bi hilabeteetako kopururik txikiena da.

Halaber, ospitaleko presioak hobera egin du azken egunotan Euskal Herrian, baina Felix Zubia Donostia Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitateko arduradunak oraindik egoera larria dela nabarmendu du.

Aurreko bileran, LABI instituzionalak covid-19aren aurkako neurriei eustea erabaki zuen, pandemiaren beheranzko joerak ez baitu "isla argirik" ospitaleen okupazioan.

Testuinguru horretan, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak prentsaurrekoan iragarri zuenez, egun horretan bertan, 12 eta 24 urte arteko gazteei zuzendutako kanpaina bat abiatu zuen Osakidetzak, koronabirusaren aurkako txertoa jartzeko hitzordua eska dezaten.

Sailburuak adierazi zuenez, izurritearen azken olatuak goia jo zuenetik (uztailak 14), covid-19aren intzidentziaren joera beheranzkoa da eta aldaketa "esanguratsuak" izan dira pandemiaren "jarraipen adierazle gehienetan". Hala ere, gaineratu zuen gazteen ehuneko batek ez duela txertorik hartu eta Osasun Sailak "ahalegin berezia" egingo duela gazteria txerta dadin.

Prentsaurrekoan, pandemiaren jarraipenaren adierazle nagusiak errepasatu zituen Sagarduik, eta honakoa nabarmendu zuen: "Euskal Autonomia Erkidegoa gune gorritik atera da gaur, estreinakoz, uztailaren 14tik, baina oraindik ziurgabetasun egoera batean gaude eta herritarrek ezarritako protokoloarekin jarraitu beharko dute".

Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Osasun Sailak jarritako hiru helburu nagusiak aipatu zituen: pandemiaren datuen hobekuntza bermatzea, txertaketa erritmoari eustea eta birusaren aldaeren zirkulazioa kontrolatzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Koronabirusa LABI