Gizartea -
Hotzaldia Euskadin
Alerta laranja, izotza eta muturreko tenperatura baxuagatik
Hotz handia izango dugu asteburu osoan zehar, eta izotza egingo du nonahi.
Erredakzioa
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du larunbaterako izotza eta muturreko tenperattura baxua dela eta. Hotzaldiak eta elur-denboraleak hobera egin dute zertxobait, baina hotz handia izango dugu asteburu osoan zehar.
Euskalmeten arabera, larunbat honetan hotza izango dugu hizpide. Izotza egingo du nonahi eta barnealdeko txokoetan handia izango da. Horrez gain, egunez termometroa ez da asko igoko; kostaldean balio maximoak 3 ºC-tik ezin pasa ibiliko dira eta barnealdean 0-1 ºC-ren bueltan mugituko dira. Toki gehienetan giro eguzkitsua nagusituko da, hala ere, mendebaldean hodei multzoak agertuko dira eta tarteka estali samar egon daiteke, batez ere arratsalde-gauean.
Datorren asteanDatorren asteari begira, Euskalmetek ez du baztertzen itsasotik haize hotz polarra sartzea. Kasu horretan, hezea izango litzateke.
Hotz gutxiago ekarriko luke, baina hezetasun gehiago izango duenez, elurteak egon daitezke 300-400 metro inguruan eta baita itsas-mailan ere.