Gizartea -

CSIC

Minbizia eta alzheimerraren ikerketan laguntzeko proteina topatu dute

Beste entzima batzuk mozteko helburua duten proteinen aurrean tranpa gisa jarduten du alfa2macroglobulinak.

Alfa2makroglobulina beste entzima batzuk mozten dituztenentzako tranpa bihur liteke. Irudia: EITB
Alfa2makroglobulina beste entzima batzuk mozten dituztenentzako tranpa bihur liteke
Alfa2makroglobulina beste entzima batzuk mozten dituztenentzako tranpa bihur liteke. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CSIC erakundeak gidatutako nazioarteko ikerketa batek alfa2macroglobulina proteinaren egitura tridimentsionala argitu du. Odolean dagoen inhibitzaile erraldoia da alfa2macroglobulina, eta hainbat proteinasaren eragina blokeatu dezake.

'Angewandte Chemie' aldizkariaren azken zenbakian argitaratu dituzte ikerketa honen ondorioak, eta, minbiziaren, alzheimerraren eta ihesaren ikerketan lagungarri izan daitezke. Izan ere, ikerketak agerian utzi duenez, beste entzima batzuk mozteko helburua duten proteinen aurrean tranpa gisa jarduten du alfa2-macroglobulina izenekoak.

Adituen arabera, inhibitzaile honen inguruko berrikuntzarik nagusiena da ''mekanismo konplexu baten bidez harrapakinak barruan biltzen dituela, landare haragijaleen antzera ''. ''Bertan harrapatuta gelditzen da'', azaldu dute.

Beste proteina batzuk mozten dituen entzima da proteinasa, eta, besteak beste, digestio-traktuan daukagu, jaten ditugun proteinak deskonposatzeko.

CSIC erakundeak gidatutako nazioarteko ikerketa batek alfa2macroglobulina proteinaren egitura tridimentsionala argitu du. Odolean dagoen inhibitzaile erraldoia da alfa2macroglobulina, eta hainbat proteinasaren eragina blokeatu dezake.'Angewandte Chemie' aldizkariaren azken zenbakian argitaratu dituzte ikerketa honen ondorioak, eta, minbiziaren, alzheimerraren eta ihesaren ikerketan lagungarri izan daitezke. Izan ere, ikerketak agerian utzi duenez, beste entzima batzuk mozteko helburua duten proteinen aurrean tranpa gisa jarduten du alfa2-macroglobulina izenekoak.Adituen arabera, inhibitzaile honen inguruko berrikuntzarik nagusiena da ''mekanismo konplexu baten bidez harrapakinak barruan biltzen dituela, landare haragijaleen antzera ''. ''Bertan harrapatuta gelditzen da'', azaldu dute.Beste proteina batzuk mozten dituen entzima da proteinasa, eta, besteak beste, digestio-traktuan daukagu, jaten ditugun proteinak deskonposatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia argazkiak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Medikuntza albisteak Alzheimer kasuak