Gizartea -

Garraio publikoa

Bizkaibusek Lekeitiorako zerbitzuak murriztuko ditu, Antzar Eguna ez delako ospatuko

Larunbateko zerbitzuak eten egingo dira 17:45etatik, igandeko 15:30ak arte.

Murrizketek irailak 4 eta 5 bitartean izango dute eragina. Argazkia: ELA
Murrizketek irailak 4 eta 5 bitartean izango dute eragina. Argazkia: ELA
Murrizketek irailak 4 eta 5 bitartean izango dute eragina. Argazkia: ELA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibusek Lekeitiorako zerbitzuak murriztuko ditu asteburu honetan, Antzar Eguna ez delako ospatuko, herriko udalak egindako eskaera aintzat hartuz. Hala, larunbateko 17:45etatik igandeko 15:30etara, zerbitzu guztiak eten egingo dira.

Hala, murrizketek irailak 4 eta 5 bitartean izango dute eragina, herriak dituen hiru lineatan: A3512 Bilbao - Lekeitio (Autopistatik), A3513 Bilbao-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Ea-Lekeitio eta A3523 Bilbao-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Aulesti-Lekeitio.

Larunbatean, Lekeitio helmuga duten zerbitzu guztiak eten egingo dira 17:45ak arte. Horiek igandeko 15:30etan jarriko dira martxan berriro ere. Hala ere, linea guzti hauek ez dira herrira helduko, nahiz eta ohiko ordutegiak berreskuratu.

Hain zuzen ere, igandean, A3512 lineak Bilbao eta Markina Xemein arteko ibilbidea bakarrik egingo du. Hala ere, 15:30etatik Lekeitiotik abiatuko da. A3513 lineak, aldiz, Bilbao eta Elexalde – Ispaster ibilbidea bakarrik egingo du, 15:30ak arte. Azkenik, A3523 lineak Bilbao eta Gizaburuaga ibilbidea bakarrik egingo du hasiera-hasieratik, 15:30ak arte.

Udalaren eskaera

Koldo Goitia alkateak abuztuaren 27an informatu zuen udalak herriko sarrerak eta irteerak itxiko autoentzako itxiko zituela, erroldatuentzako bakarrik utziz, eta irailaren 5ean garraio publikoak ere bertan behera utziko zituztela. Horrela, Bizkaibusek udalak egindako eskaera aintzat hartu eta Lekeitioko zerbitzuak murriztu egindo ditu.

Udalerriak Bizkaiko eta Euskadiko intzidentzia-tasarik altuenetarikoa du (1.010 kasukoa 100.000 biztanleko). Horregatik, bigarren urtez, Lekeitioko egun handian herria ixtea erabaki du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak Jaiak Garraio publikoa Lea-Artibai azken ordukoa