Gizartea -

SEXU-ERASOA

Gizon bat behin-behinean espetxeratu dute Gasteizen adingabe bat bortxatzea egotzita

Erasoa maiatzean gertatu zen, baina biktimak salaketa jarri zuen duela egun gutxi.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat behin-behinean espetxeratu dute Gasteizen, adingabeko neska baten aurkako sexu erasoa leporatuta.

Erasoa maiatzean gertatu zen, baina biktimak salaketa jarri zuen duela egun gutxi.

Ertzaintzak asteartean atxilotu zuen gizona, eta polizia-etxean gau bat igaro ostean, atzo, asteazkena, deklaratu zuen epailearen aurrean. Epaileak Zaballako kartzelan sartzea agindu zuen prebentziozko preso gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sexu erasoak