Gizartea -
Munarrizketan
Ehiztari bat hil da Nafarroan, basurde ehizan tiro batek harrapatuta
Hildakoa, 53 urteko ehiztaria, Nafarroako Munarrizketa herrian zegoen basurde uxaldi batean.
Erredakzioa
53 urteko gizonezko bat hil da Nafarroako Munarrizketa herrian, Orbaibarren, Tafalla iparralean, basurdeak ehizatzen ari zirela tiro bat jaso ostean.
Hildakoaren lagunek deitu dute Nafarroako SOS Deiakera, herritik 3 kilometrora dagoen "Paskualeko Borda" deriotzoten gunean gertaturiko ezbeharraz ohartarazteko.
Nafarroako Larrialdi Agentziak Tafallako osasun zentroko mediku bat bidali du, baina ezin izan dute ezer egin gizonezkoaren bizitza salbatzeko. Gainera, helikoptero bat ere mobilizatu dute ehiztaria Nafarroako ospitalera eramateko.
Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Nafarroako Erakundera eraman dute autopsia egiteko.