Gizartea -
Istripua
Motozale bat hil da Donostian, hesi batekin talka eginda
Istripua 19:00ak aldera jazo da, Salamanka pasealekuan. Motozaleak Pasealeku Berrirako bidea ixten zuen hesia jo du.
Agentziak | EITB Media
Motozale bat hil da ostegun arratsaldean Donostian, Kontxako Banderarako sailkatze-estropadak direla eta Pasealeku Berrirako sarbidea ixten zuen hesi baten aurka talka eginda, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 19:00ak aldera jazo da, Salamanka pasealekuan, moto-gidari batek Pasealeku Berrirako sarbidea ixten zuen hesiaren aurka talka egin duenean.
Larrialdi zerbitzuak motozalea suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, eta bertan hil da.
Ordu horretan, Pasealeku Berrirako sarbidea itxita zegoen, herritarrak Kontxako Banderarako sailkatze-estropadak ikustera joan ez zitezen; izan ere, agintariek proba horretarako ohiko edukieraren % 20 soilik baimendu dute, koronabirusa ez hedatzeko gaur egun indarrean dauden osasun-neurriak betetzeko.