Gizartea -
Guraso-hiltzea
Ama hil ostean, bere burua Poliziaren aurrean aurkeztu du Valentzian
Ustezko hiltzaileak ospital psikiatriko batetik ihes egin eta ama hil du. Krimena aitortu ostean, Poliziak atxilotu egin du.
Erredakzioa
50 urteko gizonezko batek bere burua aurkeztu du Poliziaren aurrean igande goiz honetan, 92 urteko ama ustez hil ostean. Jazoera Valentziako Alzira udalerrian gertatu da, Poliziaren eta Osasun Zerbitzuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Dirudienez, ustezko hiltzaileak ospital psikiatriko batetik ihes egin eta ama hil du. Polizia-etxean krimena aitortu ostean, agenteek atxilotu egin dute. Gizonezkoaren etxera hurbildu den medikuak agurearen heriotza egiaztatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea