Gizartea -
ISTRIPUA
Hiru pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Artean izandako trafiko istripuan
Bi ibilgailuk talka egin dute 08:00ak aldera N-240 errepidean eta auto-ilarak sortu dira. Alabaina, 09:30 aldera zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hiru pertsona zauritu dira, horietako bat larri, astelehen honetan Artean (Bizkaia) izandako trafiko-istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharrak auto-ilarak eragin ditu bi norabidetan, baina 09:30 aldera zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.
Istripua 08:00ak aldera gertatu da, N-240 errepidean, Artean (Arratia), bi ibilgailuk talka egin dutenean. Ondorioz, bi pertsona Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, eta hirugarren bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz, suhiltzaileek erreskatatu ostean.
Auto-ilarak sortu dira bi norabideetan ezbeharrak eraginda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Dena dela, 09:30 aldera, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.