Gizartea -

ISTRIPUA

37 urteko moto gidari bat hil da Azkoienen, auto baten aurka talka egin ostean

Calahorrakoa da hildakoa. Tafallarako noranzkoan zihoan eta bigarren mailako bide batetik bide nagusira sartzen ari zen auto baten kontra talka egin du.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko Calahorrako (Errioxa) bizilagun bat hil da astelehen honetan Peraltan, Nafarroan, bere motorrarekin auto baten aurka talka egin ostean.

Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, NA-115 errepidean. Motozalea Tafallarako noranzkoan zihoan eta bigarren mailako bide batetik bide nagusira sartzen ari zen auto baten kontra talka egin du.

Ezbeharraren ostean, moto gidaria hil egin da, eta autoaren gidaria, 51 urteko gizonezkoa, berriz, Calahorrakoa bera ere, onik atera da.

Istripuaren ondorioz, Nafarroako Guardia Zibilak zirkulazioa txandako bideratu behar izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Trafiko-istripu hilgarriak