Gizartea -
Nafarroa
1.600 eurotik gorako balioa duten barazkiak lapurtzeagatik gizon bat ikertzen ari dira Lizarran
Nekazaritza-ustiategiaren jabearen salaketaren arabera, antza, akusatuak 1.500 kilo produktu baino gehiago lapurtu zituen. Ustezko egilea epailearen esku utzi dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroako Guardia Zibileko agenteek Arabako 53 urteko gizon bat ikertu dute, Lizarrako merindadeko nekazaritza-ustiategi batetik 1.610 euroko balioa duten barazkiak lapurtzea egotzita.
Ikerketa nekazaritzako ustiategiaren jabeak Mendabiako Guardia Zibilaren Herritarren Arretarako Bulegoan salaketa jarri ondoren hasi zen, bere lursailetik 1.500 kilo produktu baino gehiago lapurtu zizkiotela salatu baitzuen.
Agenteen ikerketei eta herritarren laguntzari esker, ustezko egilea identifikatu dute, eta epailearen esku utzi dute, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.