Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Deba eremu gorritik irtenda, soilik zazpi udalerrik jarraitzen dute zonalde astinduenean

Balmasedak, Bermeok, Gernika-Lumok, Lekeitiok eta Zallak Bizkaian, eta Elgoibarrek eta Lazkaok, Gipuzkoan.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Debak eremu gorria atzean utzi du, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Gainera, Ermua, Gorliz, Ordizia eta Usurbil eremu laranjatik horira igaro dira.

Euskadik 246 positibo berri izan ditu azken 24 orduetan, eta ospitaletan presioa lasaitzen ari da pixkanbaka; izan ere, azken orduetan bederatzi pertsonek utzi dute zaintza intentsiboetako unitatea. 

Arabak (214 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok, Agurainek eta Laudiok ere. Ez dago, hortaz, udalerririk ez eremu gorrian ez naranjan ezta berdean ere.

Bizkaiak ere horiari eutsi dio (251 kasu 100.000 biztanleko). Soilik bost udalerri daude eremu gorrian: Balmaseda, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio eta Zalla.

Laranjan, berriz, Leioak eta Sopelak jarraitzen dute.

Horian, bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapaga eta Zornotza daude. Ermua eta Gorliz gehitu dira zerrendara, azken orduetan egoerak hobera egin ostean. 

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoa (236 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Debak atzean utzi du eremu gorria, eta beraz, bi dira zonalde astinduenean dauden udalerriak: Lazkao eta Elgoibar.

Laranja kolorez, berriz, Aretxabaletak, Lasarte-Oriak, Lezok eta Mutrikuk jarraitzen dute eta Deba batu zaie zerrendara.

Horian dauden herriak Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga dira. Ordizian eta Usurbilen ere hori jarri da semaforoa.

EAEko udalerri bakarrak jarraitzen du eremu berdean: Oriok.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa