Gizartea -

Koronabirusa

Immunodepresio kasu larrietan hirugarren dosia onartu dute

Hala ere, oraingoz herritar guztientzat ez dela hirugarren dosi bat behar berretsi du Osasun Publikoko Batzordeak.

Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Immunodepresio egoera larrian" dauden pazienteei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosi bat ematea onartu du Osasun Publikoko Batzordeak. Hala ere, oraingoz herritar guztientzat ez dela hirugarren dosi bat behar berretsi du.

Bestalde, hezkuntza alorrean, txertaketa burutu duten edo azken 180 egunetan covid-19a igaro dutenekin harreman estuak izan dituztenei koarentena kendu die batzordeak.

Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur onartu duten dokumentuaren arabera, organo solido baten transplantea duten pertsonek (60.000 inguru Espainian), guraso hematopoietikoen transplante hartzaileek (20.000 inguru) eta covid-19aren aurkako botikak hartzen ari diren pertsonek hartuko dute hirugarren dosia.

Kasu horietan, dosi gehigarria emateko RNA mezularian oinarritutako txertoa (Pfizer edo Moderna) erabiliko dute, eta azken dosia jaso eta 28 egunera (gutxienez) hartu behar dute, aurretik hartutako txertoaren berdina hartuta.

Erkidegoek jakitera eman dutenez, gaurko bileran egoitzetako adinekoei hirugarren dosi bat emateko aukera mahai gainean izan da, baina aztertzeko zain geratu dira.

Kimioterapia hartzen ari diren paziente onkohematologikoetan eta immunosupresore bidezko tratamendua behar duten patologietan hirugarren dosi bat ematea ere aztertuko dute.

Erkidegoetako iturriek zehaztu dutenez, gomendioak asteazken honetan eztabaidatuko dituzte, Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea