Gizartea -

Gipuzkoa

Hiru gizon, horietako bat adingabea, atxilotu dituzte Eibarren desordena publikoak egiteagatik

Udalerriko parke batean bildutako jendetza sakabanatzera joatean sortu dira istiluak. Talde txiki batek edukiontziak gurutzatu ditu eta agenteei objektuak jaurti dizkio.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 15, 19 eta 20 urteko hiru gizon atxilotu ditu bart Eibarren (Gipuzkoa), desordena publikoaren delitua egotzita. Atxilo hartutakoek edukiontziak gurutzatu dituzte eta objektuak jaurti dizkiete agenteei, Segurtasun Sailak ohar batean zehaztu duenez.

Gertakariak 01:45ean jazo dira, zenbait bizilagunek udaletxe ondoko parkean jendetza bilduta eta zarata handia zegoela ohartarazi eta gero. Ertzaintzaren eta Eibarko Udaltzaingoaren hainbat patruila bertaratu dira eta bildutako jendetza sakabanatu dute. Talde txiki bat, ordea, hirigunean barreiatu da. Gazteek harriak, botilak eta petardoak bota dizkiete agenteei, eta horietako batzuek edukiontziak gurutzatu dituzte patruilek aurrera egin ez zezaten. Ertzaintzak karga egin du.

Agenteek hiru atxiloketa egin dituzte. Adingabea gurasoen zaintzapean utzi dute jada, aginte judizialak noiz deitu zain. Bi adin nagusikoak epailearen aurrera eramango dituzte gaur bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Eibar Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak