Gizartea -
Siberiatik datorren hotzaldia
Elur alerta laranja berriz ere gurean
Negu gordina izango dugu astearte honetan: prezipitazio ugari eta txingor ekaitz arriskua ere.
Erredakzioa
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak elur alerta laranja eta izotzari dagokion abisu horia ezarri ditu astearte honetarako.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, neguko denboraleak ez du etenik izango gaur. Egunaren lehenengo partean prezipitazioa oso ugaria izango da, eta elur-kota 600-800 metrora kokatuko da. Arratsaldetik aurrera atertuz joango da, hegoaldean batez ere, nahiz eta elur-kota 600 metro inguruan mantenduko den. Hortik gora ez da elur pilaketa handirik espero, baina termometroa 0 ºC azpitik egongo da eta izotza egiteko aukera handia dago. Haizea zakartu eta hotz-sentsazioa areagotu egingo da, nahiz eta maximoetan aldaketarik ez den esperoAsteazkenean eguraldiak ez du aldaketa askorik izango eta prezipitazioekin eta hodeiekin jarraituko dutu.