Gizartea -

Liskarra jatetxe batean

Sukaldari bati eraso dio Gasteizen, bisigua gustatu ez zaiolako

Gasteizko udaltzainek 65 urteko emakume bat atxilotu dute hiriko jatetxe batean izandako istiluaren ondoren. Emakumeak jatetxetik ordaindu gabe alde egin zuen bisigua 'txarra' zegoela esanda.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko udaltzainek 65 urteko emakume bat atxilotu dute hiriko jatetxe batetako sukaldariari eta agenteei eraso egitea leporatuta. Antza, emakumea kexatu egin zen eskatutako bisigua ez zegoela ona esanez, eta jatetxetik ordaindu gabe alde egin zuen.

Gertakaria joan den igandean jazo zen Gasteizko Aihotz plazako jatetxe batean. Bertako langile batek azaldu duenez, atxilotutako emakumeak bikotekidearekin bazkaldu zuen, bisigua eskatu zuten jateko, eta antza, emakumea haserretu egin zen bere zatia "txarra" zegoela esanez.

Ondoren jatetxeko arduradunekin eztabaidan hasi zen eta sukaldariari lore sorta batekin eraso ziola adierazi du langile batek, antza, emakumea alkoholaren eraginpean zegoen. Bikoteak ordaindu gabe ihes egin zuen, baina Udaltzaingoaren agenteek atxilotu zuten emakumea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea