Gizartea -

Segurtasun protokoloa

Nafarroako medikuek protokolo bat sinatu dute, erasoei aurre egiteko

Gaurtik aurrera, Nafarroako medikuek telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat izango dute eskuragarri edozein mehatxu edota eraso Medikuen Elkargoaren aurrean salatzeko.

Fiskal gorena eta Nafarroako Medikuen Elkargoaren presidentea. Argazkia: EFE
Fiskal gorena eta Nafarroako Medikuen Elkargoaren presidentea. Argazkia: EFE
Fiskal gorena eta Nafarroako Medikuen Elkargoaren presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Medikuen Elkargoaren presidenteak eta fiskal gorenak protokolo bat sinatu dute medikuek jasaten dituzten erasoen aurrean erantzunak koordinatzeko asmoz.

Gaurtik aurrera, Nafarroako medikuek telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat izango dituzte eskuragarri, mehatxu eta erasoak Medikuen Elkargoan salatzeko. Behin hori eginda, elkargoa erasoaren biktimarekin jarriko da harremanetan, gertakariaren nondik norakoak jakin eta beharrezkoa den laguntza eskaintzeko. Elkarteak abokatu baten laguntza eskainiko dio, salaketa bat jartzeko.

Lan hori errazteko, fiskal koordinatzailearen figura sortuko da, elkargoarekin harreman zuzena izango duena.

Gertakaria hutsegite bezala kontsideratzen bada, isuna hiru eta hirurehun euro artekoa izan daiteke.

“Honek ezin du horrela jarraitu”

Protokoloaren helburua horrelako eraso baten aurrean zer egin behar den “argi izatea da”. “Nafarroako gizarteari honek horrela jarraitu ezin duela komunikatu behar diogu”, azpimarratu du Medikuen Elkargoaren presidenteak.

Fiskal gorenaren arabera, horrelako gertakari askotan ez da eraso fisikorik egoten, baina bertan daudenen testigantzek asko lagundu dezakete. Gainera, profesionalaren hitzak “sinesgarritasun handiagoa” izaten du, horrelako gertaera faltsuak salatuz “ez daukalako ezer irabazteko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea