Gizartea -
Lan-istripua
Gizon bat hil da Zanbranan, lanean ari zela horma gainean erorita
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hildakoa Miranda de Ebron (Burgos) bizi zen. Gorpua Gasteizko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko.
Erredakzioa
41 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean lanean ari zela, horma gainean erorita. Zanbranan (Araba) izan da ezbeharra.Ekuadorreko langilea nekazaria zen eta Ceca Txulato nekazal kooperatiban lan egiten zuen orain dela urte eta erdi.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hildakoa Miranda de Ebron (Burgos) bizi zen. Gorpua Gasteizko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko.
Lan-istripua 14:00etan izan da. Antza denez, hildakoa igeltsero lanetan ari zen horma batean, eta gainean erori zaio. Langilean unean bertan hil da.
Istripuaren nondik norakoak argitu gabe daude oraindik, baina ikertzen ari dira.