Gizartea -
Bizkaia
Ertzaintzak botiloi bat desegin du Galdakaoko "ez jaietan"
Gertakariak goizaldeko ordu biak aldera izan dira, 80 bat pertsona Gipuzkoa kalean edaten ari zirela, inguruko tabernak itxi ostean.
I. G. | EITB MEDIA
Ertzaintzak botiloi bat desegin du gaur goizaldean Galdakaon, Bizkaiko udalerriko "ez jaietako" lehen gauean. Zenbait parte-hartzailek hainbat objektu bota dizkiete poliziei.
Gertakariak goizaldeko ordu biak aldera izan dira, 80 bat pertsona Gipuzkoa kalean edaten ari zirela, inguruko tabernak itxi ostean.
Ertzaintzaren furgoneta bat eta Udaltzaingoaren beste patruila bat bertaratu dira, eta botiloian zeuden batzuek hainbat objektu jaurti dizkiete.
Ertzainek alde egiteko eskatu diete gazteei, baina azkenean agenteek sakabanatu egin behar izan dituzte.
Guztira hiru pertsona identifikatu dituzte, baina ez da atxiloketarik izan.