Gizartea -

IRUÑA

Arrotxapeako gaztetxea berriro zabaltzea aldarrikatu dute Iruñean egindako manifestazioan

Protestaren deitzaileek ohar bidez esan dutenez, gaztetxeak "ezinbesteko espazioak" dira gazteentzat eta, oro har, auzoentzat.

Iruña, gaur. Argazkia: EFE.
Iruña, gaur. Argazkia: EFE.
Iruña, gaur. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrotxapeako gaztetxearen ateak berriro zabal daitezela eskatu dute, gaur arratsaldean, Iruñean egin den manifestazioan. Joan den irailaren 2an hustu zuten gaztetxea, eta istiluak izan ziren; sei lagun atxilotu zituzten operazioan.  Gertatutakoa salatzeko, "Antolatzerik ez espaziori gabe" lelopean protesta egin dute gaur.

Mobilizazioaren deitzaileek ohar batean jakitera eman dutenez,  gaztetxeak ezinbesteko espazioak dira. Hainbat kolektiboren topagunea ez ezik, auzoari bizitza emateko tokiak ere badirela nabarmendu dute.  "Formazioa eta pentsamendu kritikoa sustatzeko guneak dira, sistematik kanpo geratzen den guztia lantzeko espazioak", esan dute.

"Auzoak gaztetxea behar duelako", bide horretan lanean jarraituko dutela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Gazteak