Publizitatea
Itxi

2021/09/14

12:51

Gizartea

Bilboko Udala

Covid-19ak hildakoen memoria gordetzeko gune bat sortuko dute Bilboko Casilda Iturrizar parkean

Agentziak | EITB MEDIA

Bilboko alkateak esan du hiria "zutik" jarri dela, suspertzen hasi dela eta 2022an pandemiaren aurreko enplegua izango duela.

  • Bilboko Casilda Iturrizar parkea. Argazkia: Jesús María Tortajada.

    Bilboko Casilda Iturrizar parkea. Argazkia: Jesús María Tortajada.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak iragarri duenez, oroimenerako gune bat gordeko du Udalak Casilda Iturrizar parkean, covid-19aren biktima guztientzat. Era berean, horren hitzetan, datozen asteetan hasiko dira izapideak egiten, osasun arloko profesionalei omenaldia eta eskerrak emateko xedez, Bilboko Intermodala dagoen plazan, Basurtuko ospitaletik gertu, gune bat eskaintzeko.

Ostegun honetan, hiriaren egoerari buruzko ezohiko osoko bilkuran, Aburtok esan du pandemiak bere agintaldiaren erdialdea markatu duela, eta, udal-talde osoaren izenean, "besarkada handi bat" bidali die "gaixotasuna izan duten eta pairatzen ari diren Bilboko familia guztiei, bereziki maite duten pertsona bat galdu dutenei". "Berreskuraezinak diren galerak, une gogor eta zailak, baina betirako gure oroimenean geratuko direnak", adierazi du.

"PP, Podemos, EH Bildu, PSE-EE eta EAJ alderdietako 28 zinegotziek indarrak batu dituzue alkate honekin, eta atsedenik gabe lan egin dugu gure hiriaren eta hemen bizi eta lan egiten dugunon mesedetan", azpimarratu du, "esfortzua eta elkarlana gure bidea" izan behar dela goraipatu du, eta bide horri jarraitzeko eskatu die udal taldeei, "etorkizunean ditugun erronketarako".

Ildo horretan, udal-gobernua osatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) proposatu zuten aginte-planaren erdia egitea lortu dutela jakinarazi du Aburtok. Aurreikusitako 100 ekintzen % 52 exekutatu dituzte, "eta % 100era iristeko ahaleginetan jarraituko dugu".

Aburtoren arabera, 2020an eta 2021ean, Udalak "inoizko aurrekonturik handienak" izan ditu "premiazkoari aurre egiteko, baina baita proiektu berrien oinarriak ereiteko ere, kontu onbideratuekin, zorrotz, euro bakoitza neurtuz eta ezohiko neurrietarako partidak erreserbatuz".

Datorren ekitaldirako, "bide beretik" jarraitzearen aldeko apustua egin du alkateak, Bilbo "pandemiaren aurreko mailetan" jartzeko helburuarekin. Horretarako, udal-talde guztiak behar dituela esan du, "hitz egiteko eta negoziatzeko gaitasunarekin, jokoan asko dugulako".

Zerga arloan, "presio fiskala jarduera ekonomikoari laguntzeko neurriekin orekatu" nahi dutela aurreratu du, eta, enpleguari dagokionez, berriz, "ekitaldi honen eta hurrengoaren artean pandemiaren aurreko datuak berreskuratu eta hortik hazkundearen bidera itzuli" nahi dutela esan du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;