Gizartea -

Zauriturik ez

Sutea piztu da Beasaingo auto tailer batean

Kontzesionario bateko tailerrean zegoen auto batean hasi da sua.

Suteak kalte materialak eragin ditu soilik. Argazkia: EITB
Suteak kalte materialak eragin ditu soilik. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da asteazken honetan Beasaingo auto tailer batean, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

19:00etan hasi da, kontzesionarioaren tailerrean zegoen auto batean. Suteak hainbat kalte eragin ditu bertan, baina ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Langileak bertatik irten dira, eta inguruko eraikin bateko biztanleak ere irtenarazi dituzte.

Beste sute bat, IrunenBestalde, Irungo Bergaretxe Jenerala kalean zegoen auto batek ere su hartu du asteazken honetan, 19:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea