Publizitatea
Itxi

2021/09/14

17:26

Gizartea

Donostia

Ondarretako hondartzan eta Santa Klara uhartean bandera horia jarri dute alga toxikoarengatik

Agentziak | EiTB Media

Nahiz eta egun hodeitsua izan, bainulari batzuek azkura izan dute Ondarretan bainatu ondoren. Bainulariak ez dira itsasertzean egon, pixka bat barrurago baizik.

  • Ondarreta. Argazkia: EFE

    Ondarreta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bandera horia jarri behar izan dute berriro Ondarretako hondartzan eta Santa Klara uhartean, Donostian, alga toxikoarengatik.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, nahiz eta egun hodeitsua izan, bainulari batzuek azkura izan dute Ondarretan bainatu ondoren.

Iturriek azaldu dutenez, bainulariak ez dira itsasertzean egon, pixka bat barrurago baizik.

Uretan sartu ondoren azkura izan eta sorosleengana jo dute. Horregatik, Ondarretako zein uharteko hondartzetan bandera horia ezarri dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;