Gizartea -

Epaia

20 eta 15 urteko espetxe zigorra Gaizka Etxebarriaren hiltzaileei

Gazte bilbotarra autoa saltzera joan zenean desagertu zen, 2008ko azaroaren 11n, eta handik eta aste batzuetara hilik topatu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 20 eta 15 urteko espetxe zigorra ezarri die Gaizka Etxebarriaren hiltzaileei (Hatim M. eta Jonathan Z.).

30 urteko bilbotarra 2008ko azaroaren 11n desagertu zen, ibilgailua saltzera joan zela. Haren gorpua handik eta aste batzuetara topatu zuten, Sopuertan (Bizkaia), indarkeria zantzuekin.

Epaiaren arabera, H.M. eta J.Z.G. azpikeriaz egindako hilketa delitu baten egileak dira, frogatuta baitago H.M-k hiru aldiz tiro egin ziola Gaizkari, eta hura ez zenez hil, bi hiltzaileek 29 sastada eman zizkiotela.

Zigortuek, gainera, kalte-ordainak eman beharko dituzte: 132.000 euro biktimaren alargunari eta 11.000 euro aitari.

Halaber, Hatim M-ri beste hiru urte, sei hilabete eta egun bateko zigor bat ezarri diote, indarkeria erabilita lapurreta egiteagatik; urte bateko beste bat armak bidegabe izateagatik eta sei hilabeteko beste bat txostenak faltsutzeagatik. 25 urteko zigorra, guztira.

Epaimahaiak frogatutzat eman du bi akusatuek hilketa prestatu egin zutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea