Gizartea -
Palma Arena auzia
Urdangarin seme-alabak babestearren ari zen kazetariengandik ihesean
Hori da bere abokatuak eman duen azalpena. Bestalde, eta Pilar Borboikoak errudun bat egon arte auziaz gehiago ez hitz egiteko eskatuz egindako adierazpenak "eskertzekoak" direla esan du.
Erredakzioa
Mario Pascual Vives Palmako Dukearen abokatuak azaldu duenez, Iñaki Urdangarin korrikan eta ihesean erakusten zuten irudien harian, Palmako Dukea korrikan ari zen ez prentsarengandik ihesean zegoelako, seme-alabei argazkiak ateratzea saihestu nahi zuelako baizik, bere nahia "momentu hauetan ahalik eta argazki gutxien ateratzea baita".
Era berean, abokatua ziur agertu da Cristina infanta ez dutela inputatuko, eta Dukea publikoki epaitu izana eta intimitaterako eskubidea urratu izana deitoratu du.
Vivesen ustetan, Palmako Intrukzioko 3. Auzitegiak Manos Limpias sindikatuak Cristina infanta inputatzeko egindako eskaera ukatuko du.
Pilar Borboikoaren adierazpenak
Bestalde, eta Pilar Borboikoak errudun bat egon arte auziaz gehiago ez hitz egiteko eskatuz egindako adierazpenak "eskertzekoak" direla esan du.