Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bizkaiak bitartekariak jarriko dizkie indarkeria matxistaren biktimei

Ekimena udaberrian hasiko da. Bitartekari sozial sare bat osatu nahi dute, biktimei "babesa eta konpainia" emateko.

Bizkaiak bitartekariak jarriko dizkie indarkeria matxistaren biktimei. Argazkia: EITB
Bizkaiak bitartekariak jarriko dizkie indarkeria matxistaren biktimei.
Bizkaiak bitartekariak jarriko dizkie indarkeria matxistaren biktimei. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen berritzailea jarriko du abian udaberrian emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei laguntzeko. Bitartekari sare bat osatuko dute biktimei “babesa eta konpainia” emateko eta ingurukoak arazoarekin sentsibilizatzeko. Hasiera batean froga egingo dute pare bat herritan, eta “funtzionatzen” badu lurralde osora zabalduko dute ekimena, Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako diputatuak azaldu duenez.

Ardanzak azpimarratu du “erronka berriak” daudela desberdintasunak ikustarazteko eta desagerrarazteko, eta horretarako erakundeen koordinazioa eta “baliabide publikoen erabilera eraginkorra” ezinbestekoak direla uste du.

Diputatuaren arabera, Gizarte Ekintza Departamentuak “beste pauso bat” eman nahi du indarkeria matxistaren kontrako borrokan eta gizartearen inplikazio handiagoa bilatu nahi du.

Helburu hori lortzeko, biktimei “laguntza eta konpainia” emango dieten bitartekari sozialen sarea osatuko dute. Udaberrian jarriko da martxan ekimena, martxoan ziurrenik, eta hasieran “pare bat herritan” egingo dute froga.

Lan garrantzitsuenetako bat biktimaren inguruari “emakumeen sufrimenduaz eta behar duten laguntzaz” ohartaraztea izango da. “Batzuetan ez gara ohartzen azpiko solairuan egoera hori pairatzen duen emakume bat egon daitekeela”, gaineratu du diputatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea