Gizartea -
Ostegun honetan
Langileen % 85ek egin dute lanuztea metroan, sindikatuen arabera
Enpresaren arabera, ordea, langileen % 12,5ek egin dute lanuztea. Horrez gain, langileek manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan barrena.
Erredakzioa
Bilboko metroko enpresa batzordeak beste lanuzte bat deitu du ostegun arratsalderako, eta 17:00etatik 21:00etara ez da zerbitzurik izan. Sindikatuetako ordezkariek emandako datuen arabera, langileen % 85ek egin dute lanuztea. Enpresaren arabera, langileen % 12,5ek egin dute.
Horrez gain, langileek manifestazioa egin dute Bilbon. Martxa Plaza Zirkularretik abiatu da eta Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da.
Lanuzteak izan duen jarraipenarekin pozik agertu dira enpresa batzordeko ordezkariak. Edonola ere, salatu egin dute enpresak ez dituela betetzen langileekin lortutako akordioak, eta iritsi publikoa langileen aurka jarrai nahi duela, horrekin metroaren kudeaketa arazoak estaltzeko.Metroko langileek eta zuzendaritzak duten gatazkaren baitan kokatzen dira aipatu protestak. Konponbiderik ezean, otsailaren 23an lau ordutako beste bi lanuzte egingo dituzte: lehendabizikoa, 05:30etatik 09:30era; eta bigarrena, 18:00etatik 22:00etara.
Martxoaren 1ean, berriz, bi orduko lanuzteak egingo dituzte goizean (05:45-07:45) eta arratsaldean (18:00-20:00).